Elkargo Profesionalei buruzko Legearen 10.2. artikuluaren c) eta d) atalen arabera, eskura jartzen dizugu zerbitzu profesionalen kontsumitzaile gisa, erreklamazioak izapidetzeko aukera desberdinei buruzko informazio osoa, eta baita ere laguntza bila jo dezakezun kontsumitzaileen eta erabiltzaileen erakundeei eta elkarteei.
Prozedura | Organo erabakitzailea | Izapidea |
---|---|---|
Elkargo arbitraje boluntarioa | Elkargokideen artean alderdiek hautatu beharreko arbitro profesionalak | Alderdiek izendatutako arbitroa edo arbitroak onartzen dituztela sinatzea, eztabaida mugatzea eta erabakia onestea (2003.12.23ko 60/2003 Legea) |
Kontsumo arbitraje boluntarioa | Euskadiko kontsumoaren arbitraje batzordea | 08.2.15eko 231/2008 eta 09.5.14ko 863/2009 errege dekretuetan araupetuta. Eztabaidak Arbitraje elkargo baten erabakiari men egingo dio. Honako hauek osatuko dute aipatutako elkargoa: kontsumitzaileen ordezkari bat, profesionalen ordezkari bat eta Administrazioak izendatutako presidente bat. |
Judiziala | Epaitegiak | Kasuaren arabera bidezkoak diren salaketa formulatzea eta prozesu izapideak burutzea |
Entitate mota | Harremanetarako datuak |
---|---|
Eusko Jaurlaritzako Kontsumo Zuzendaritza | Gipuzkoako Kontsumo Saila:
|
Udalerrietako Kontsumitzailearentzako Informazio Bulegoak (UKIB) | Zerrenda eskuragarria: www.euskadi.net/guiaconsumo (lehio berri batean irekiko da) |
Pertsona kontsumitzaileen elkarte pribatuak | Zerrenda eskuragarriak:
|
Elkargoaren bidez erreklamazio baten izapidea telematikoki hasi nahi baduzu, hurrengo formularioa erabili dezakezu.
Formularioaren erabilerari buruzko zalantzarik izanez gero, kontsultatu formularioei buruzko laguntzarako orria (leiho berri bat irekiko da). Gogoratu * duten eremuak nahitaezkoak direla.